Urtarrilak 2 larunbata,
17:00
Bilboko Arte Ederren Museoan
Sail ofiziala - 6 urtetik gora gomendatua
Animazioa
2’ 07" ARGENTINA, Gaztelania, azp.: Euskera
Lola Parajua, Camilo Wichter, Francesco Cafarrelli, Ulises Morales, Tomas Lazo & Ignacio Tane
Heroiek erregearen zerbitzura egiten dute lan. Beren misioa atari batetik beste dimentsio batera datozen maitagarri maltzurrak harrapatzea da.
Animazioa
13’ 10” TXEKIAR ERREPUBLIKA, Elkarrizketarik gabe
Martin Smatana
The Kite filmak heriotzaren gaiari heltzen dio, baina modu sinple, metaforiko eta sinbolikoan egiten du, haurraren eta aitonaren arteko harremanaren bidez.
Animazioa
2’ 59” AEB, Elkarrizketarik gabe
Emily Kimes
Roseren mantatxoak bere amaren maitasuna irudikatzen du. Txikia denean irmoki heltzen du, nerabe denean alboratu egiten du eta helduaroaren hastapenean modu etsigarrian behar duela konturatzen da.
Animazioa
6’ ISRAEL, Elkarrizketarik gabe
Or levy
Yaffa zaharren egoitza batean bizi den 80 urteko emakumea da. Dementzia dauka eta horren ondorioz haurtzaroa bizi du berriro, bere aitak mundu osoan zehar bidaiatu eta bisitatzen zituen herrialde guztietatik postalak igortzen zizkionekoa.
Animazioa
7’ 20” TXINA, Euskera, azp.: Gaztelania
Su Donghai
Erregeak lehiaketa bat egin du bere alaba saguzalearentzako senar onena bilatu asmoz. Hainbat txandatan proba egin ostean, azkenik bikote perfektua aurkitu zuen.
Animazioa
4’ 37" FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe
Fanny Brondel, Anyu Rouaux, Andrei Toroplean, Olivia Spadaro, Julie Gournier, Kelvin Schejbal & Julien Deparis
Baso trinko eta izoztu batean, Piotr gazte ehiztaria hartzentzako amarru batek bortizki geldiarazi du. Bere agonia motelean, animalia hurbiltzen ari da...
Animazioa
6’ 32” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe
Florencia Atria, Leonard Hicks, Man Luo, Luana Nguyen Tri Luan, Claire Matz, Marine Pétri & Moïra Marguin
Basamortu gero eta handiagoaren mehatxupean, gazte bat eta haren ama oasi txiki batean bizirauten saiatzen dira.
Fikzioa
3’ 36” ESPAINIA, Abestia ingelesez
Tess Masero Brioso
Gure zerumugatik harago begiratzen baldin badugu, bertan gu bakarrik ez gaudela ikusiko dugu agian.