© 2019 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.

Urriak 20 igandea,
12:00

Bilboko Arte Ederren Museoa

6 urtetik gora gomendatua

Animazioa

12’ 58” DANIMARKA, Euskera, azp.: gaztelania

Karla Nor Holmbäck 

Holly asperturik dago aitonaren etxean. Esploratzera joan nahi du, eta aitonak dagoeneko zer esploratu ez dagoela esaten dion arren, ez du etsiko.

Animazioa

7’ 02” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe

Victor Moulin

Aizkora magiko batek Grizzy ebaki eta izaera erabat aurkakoak dituzten bi hartz berdin-berdin sortu dira: bat erabat petrala da eta bestea zeharo eztia.

Ficción

7’ HOLANDA, Euskera, sub.: castellano

Pieter Verhoeff 

Una hija de granjeros holandeses escribe sobre su familia y la vida cotidiana, pero especialmente sobre su hermana pequeña Sien, una niña obstinada que no quiere usar vestidos, quiere jugar al fútbol y se mete en todo tipo de problemas.

Fikzioa

9’ 34” HOLANDA, Euskera, azp.: gaztelania

Pieter Verhoeff 

Holandako nekazari baten alabak bere familiari eta eguneroko bizimoduari buruz idazten du, baina batez ere bere ahizpa txikiari, Sieni, buruz. Ahizpa neskatila setatia da, ez ditu soinekoak jantzi nahi, futbolean jokatu nahi du eta orotariko arazotan sartzen da.

Animazioa

9’ 41” ARGENTINA, Elkarrizketarik gabe

Abel Goldfarb 

Ian garun-paralisiarekin jaio zen. Guztiok bezalaxe, lagunak izan nahi ditu. Hori lortzeko ahalegina egin behar du, inork ez bezala. Jasaten dituen diskriminazio, bullying eta ezaxolaren ondorioz egunetik egunera bere jolas ataritik urrundu egiten da. Baina Ianek ez du horren azkar etsiko eta sinesgaitza dena lortuko du.

Fikzioa

12’ 38” ESPAINIA, Gaztelania, azp.: euskera

Kike Arroyo 

Noelek 8 urte bete ditu, eta bere urtebetetze-egunean bere irakasleak mozorro-joko bat antolatu du ikastetxean. Bere pertsonaia kuttuna bezala mozorrotuta, bere zaletasuna partekatzen duen lagunen bat aurkituko duela uste du.

Animazioa

4’ 04” ESPAINIA, Gaztelania, azp.: ingelesa

Myriam Ballesteros

Carola nerabe trebe baina ezerosoa da. Behinola robot bat eraikitzea erabakitzen du. Baina istripu batek Annie hondatzen du, androide txinpartatsu eta maitagarria, Carolak inoizko urtebetetze-festa ero eta dibertigarriena izan dezala ziurtatzen duena.

Animazioa

2’ 14” AEB, Euskera, azp.: gaztelania

Aishwarya Sadasivan

Koloredun arkatz kaxa baten antzera, Estatu Batuak arraza anitzeko jendez beteriko kaxa bat da. Bidali nahi dudan mezuak “Aniztasuna ederra da” dio.

Fikzioa

2’ 30” IRAN, Elkarrizketarik gabe

Sahar Mahmoudi

Aisiarako gune batean mutiko batek kometa, puztuki eta jakiak saltzen ditu, eta neskato bat leku berera iristen da aitarekin kometak erosi eta dibertitzeko asmoz.