Abenduak 23 asteazkena,
17:00

Bilboko Arte Ederren Museoan

2 urtetik gora gomendatua

Teatro Paraíso - Kubik

Jolasgunean, kolore, forma eta bolumenak proiektatzen dituzte bi antzezlek, hasieran bakarrik dagoen zuriaren gainean sentimenezko unibertsoa marrazteko. Irudiak sortzeko eta begiratzeko plazera deskubritzen dute elkarrekin, eta aldi berean, ikusle txikiak bidaiatzera, jolastera, deskubritzera, irudikatzera eta amets egitera gonbidatzen dituzte. Haiekin, dena mugitzen da, dena aldatzen da!!

 

Irrika-baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudi museo txikiari bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentsibleak marrazten dituzten argiak, topaketa jostariak inspiratzen dituzten soinuak... mundu batek beste bati uzten dio bidea.

 

Gure ikuskizunak antzerkia, bideoa eta irudiak uztartzen ditu, haurrei ikusmen-esperientzia jostagarri eta aktiboa proposatzeko.

Animazioa

3’ ESPAINIA, Gaztelania

César Deneken

Aiko emozioen eta fantasiaren munduan barna bere abentura txikietan lagun dezakegun neskato bat da.

Animazioa

1' 57" AEB, Elkarrizketarik gabe

Eric Wang

Bi Oni txukun zegoen gela japoniar batera sartu ziren hura arpilatzeko. Haatik, Red Oni origami bat sortzearekin tematuta dago gehienbat, Blue Oniren nahimenen kontra. Laster, Redek origami bat egiteak suposatzen duen desafioa ezagutuko du.

© 2019 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.