Abenduak 28 astelehena,
17:00

Bilboko Arte Ederren Museoan

2 urtetik gora gomendatua

Barré Konpainia - Javier García

“Zinema eta krispetak” izeneko ikuskizuna aurkezten du. Juan Palomorekin batera egindako ikuskizuna, Zinemaren esentzia komikoa irudikatzen du, mimoa, akrobaziak eta gagak erabiliz, krispetak ahaztu gabe.

Animazioa

9’ BRASIL, Gaztelania

Joao Ricardo Costa

Denboran barna bidaiatzeko prest? Murgildu abenturen kutxa honetan Isah eta bere aitarekin, bere jostailu kuttunekin, Dinorah dinosauroarekin eta Robobo robotarekin batera.

Animazioa

3' 01" ERRESUMA BATUA, Elkarrizketarik gabe

Amber Grange

Kolorerik gabeko mundu batek miseria sorrarazten duenean, Reggie txikia zoriontasuna bilatzeko misio batean murgiltzen da. Baina, noraino heda dezake?

Animazioa

3’ 30" ARGENTINA, Gaztelania

Pim Pau & Bea R. Blankenhorst

Itsas zaldi batek eta haur talde batek hizkien eta hitzen mundua arakatzen ari dira, horien forma, esanahi eta soinuak ezagutuz.

Animazioa

6' 15" ESPAINIA, Elkarrizketarik gabe

Mónica Gallego

Nono biztanle bakarra da Pano planetan. Be2 ustekabean iristen denean guztia aldatzen da. Desadostasun batzuk dituzten arren, elkarrekin harmonian bizitzeko modua aurkituko dute.

Animazioa

3’ 54" ALEMANIA, Ingelesa, azp.: Euskera eta Gaztelania

Bianca Just

Patchwork pinguinoak arazo bat du: bizkor egin nahi du korrika, baina ez daki nola! Patchworken lagunek aurkituko al dute hura laguntzeko moduren bat?

© 2019 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.