3. eta 4. Lehen Hezkuntza
Animazioa
10’ 36” ESPAINIA, Gaztelania, azp.: euskera
Ricardo Ramón
Felixek animalia guztiak hurbil izan nahi ditu, haiekin jolastu, haien lagunak izan, zaindu eta elikatu ahal izateko. Zortzi urterekin etxetik hurbil dagoen pikondoko animaliak ehizatzen saiatzen da, eta txantxangorri kantari bat harrapatzea lortzen du.
Animazioa
2’ 15" HOLANDA, Elkarrizketarik gabe
Sophie Olga de Jong
Bizikletan ibiltzen ikasi eta bidea amaitzen den lekuan abentura hasten dela deskubritzen duen neskato bati buruzko istorio labur bat.
Animazioa
9’ 41" ARGENTINA, Elkarrizketarik gabe
Abel Goldfarb
Ian garun-paralisiarekin jaio zen. Guztiok bezalaxe, lagunak izan nahi ditu. Hori lortzeko ahalegina egin behar du, inork ez bezala. Jasaten dituen diskriminazio, bullying eta ezaxolaren ondorioz egunetik egunera bere jolas ataritik urrundu egiten da. Baina Ianek ez du horren azkar etsiko eta sinesgaitza dena lortuko du.
Animazioa
2’ 14” AEB, Euskera, azp.: gaztelania
Aishwarya Sadasivan
Koloredun arkatz kaxa baten antzera, Estatu Batuak arraza anitzeko jendez beteriko kaxa bat da. Bidali nahi dudan mezuak “Aniztasuna ederra da” dio.
Animazioa
4’ 41” BELGIKA, Elkarrizketarik gabe
Janne Janssens
Guusek etiketa bat du eta hura eramateak zama handia eragiten dio. Egunero larderia bortitza jasan behar izaten du. Atariko orduan beti bakarrik egoten da banku berean eserita. Behin, ordea, neskato bat aldamenean eseri eta sekretu bat partekatzen du berekin.
Animazioa
4’ 45” TAIWAN, Elkarrizketarik gabe
Shiue Jen Chang
Halloween egunez, edozein edozer izan daitekeen egunez, haur bat bere ametsa betetzeko mozorro perfektua prestatzen ari da.
Animazioa
2’ 26” SUITZA, Elkarrizketarik gabe
Noah Erni & Marion Täschler
Bat-batean, erle bat eta landareko bere lagunak lorategitik kanporatuak izan dira atzerriko loreen aginduz. Gai izango ote dira beren etxeak berreskuratu eta inbaditzaileak kanporatzeko?
Animazioa
3’ EKUADOR, Gaztelania, azp.: euskera
Cindy Murillo & José Andrés Aguayo
Tashirojima eta katuaren mitoarekin tematuta dagoen mutiko batek uhartera katu bat bidaltzea erabaki du, katua bizilagunarena zela jakin gabe.
Animazioa
4’ ESPAINIA, Elkarrizketarik gabe
Rodrigo Canet & Eva Urbano
Rufina egun bat igarotzera doa landa zabalera, bake eta natura atseginaz inguratuta, dirudien bezain erraza izango al da?