Abenduak 30 asteazkena,
12:00

Bilboko Arte Ederren Museoan

Sail ofizialean - 4 urtetik gora gomendatua

Animazioa

4’ 24” AEB, Elkarrizketarik gabe

Jonathan Galland

 Gazte bat bat-batean irudizko mundu eder batean murgiltzen da. Leku liluragarri hori arakatzen ari den bitartean, bere jantziko xingola luzea harrapatuta geratzen da, bera eutsiz. Askatu asmoz xingolatik tiraka dagoen bitartean, zeharo ustekabekoa zaion bidaia bat abiatzen da. 

Fikzioa

2’ 32” ESPAINIA, Abestia ingelesez

Tess Masero Brioso

Agian barnean dugun haurra berreskuratu beharrean gaude planeta salbatu nahi badugu.

Animazioa

4’ 22” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe

Paul-Louis Aeberhardt

Dinosauroek ilargian lehen urratsak ematen dituztenean, asteroide erraldoi bat Lurrerantz doa. Lurrean, JASA (Jurassic Aeronautics and Space Administration) aktibo dago, hondamendiak ekiditeko...

Animazioa

8’ 07” TAIWAN, Elkarrizketarik gabe

Ching-Hsuan Huang

 Neptuno animazioko lan bat da, esperientziaren eta hazkuntzaren gauzarik preziatuena eragiten eta sakonki atxikitzen gaituzten objektu eta emozioak direla ohartarazi asmo duena. 

Animazioa

5’ 07” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe

Fanny Brondel, Anyu Rouaux, Andrei Toroplean, Olivia Spadaro, Julie Gournier, Kelvin Schejbal & Julien Deparis

Katagorri bat eta bele bat basoko landareengatik borrokan ari dira: lehendabizikoak bizirik mantentzen ditu, bigarrenak hil egin beharko liratekeenak hil egiten ditu.

Animazioa/Fikzioa

5’ BRASIL, Euskera, azp.: Gaztelania

Sergio Gambier & Vivian Altman

Fluffy eta Fluffetteren jolasa felpaz estalitako edozer gauza bilakatzea da: animaliak, landareak, objektuak eta, are, kontzeptuak, esate baterako, poza, beldurra edo borondatea.

Animazioa

14’ 06” PORTUGAL, Elkarrizketarik gabe

Joana Rosa Bragança

 Itsasoko olatuek ekarrita, tamaina erraldoia duen izaki izugarri batek edertasun natural handiko leku atsegin bat bilatzen du, eta bere etxe egiten du, bertako zaindari eta arima bilakatuz. 

Animazioa

1’ 40” IRAN, Elkarrizketarik gabe

Nasim Eyni

Ama bat eguzki kiskalgarripean bere semea babesten saiatzen ari da.

Animazioa

1’ 20" IRAN, Ingelesa, azp.: Euskera eta Gaztelania

Chine-Lu Hung

Aitak azenario bat ez naizela dioenean…

Animazioa

6’ 48" FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe

Nina Bisiarina

Katamotz bitxi batek basotik alde egin du, inguruko herriko argiek erakarrita. Bertan asko jostatzen da aparkaleku baten erdian lo geratzen den arte.