LANTEGIAK FAMILIARTEAN
Zinetxiki Zinemaldiak familientzako ekintzak antolatzen ditu, hau da, zinema espresaren lantegiak, non era entretenigarri eta berrian, haurren eta gazteen ikuspuntutik abiatuta teknologia eta ikus.entzunezko kulturarekin zerikusia duten alderdiak lantzen dira.
Lantegiak euskeras zenit gazteleraz eskaintzen dira asteburuetan ekintz ezberdinak eskainiz. Hona hemen lanteren eredia:
EKINTZAK:
FLIPBOOK - 4 urtetik gora
ZINEMA AURREKO JOSTAILU OPTIKOAK
Marrazki bizidun klasikoen teknika jarraituz libreta txiki batean marraztuko dugu gure animazioaren pausu bakoitza, orriz-orri. Behin marrazki sekuentzia osoa eginda, azkar pasako ditugu koafernotxoaren orri guztiak, modu honetan bizirik ikusi ahal izangu dugu egin berri dugun animazioa.

REZIKLANIMA - 6 urtetik gora
OBJEKTU BIRZIKLATUEKIN ANIMAZIOAK SORTZEN

Birziklatutako objektuak erabiliko ditugu animazioak sortzeko, hauek gure gutsen arabera eraldatuz, margoztuz eta egokituz. Stop-motionaz baliatuko gara animazioak sortzeko.
PIXELAZIOA - 8 urtetik gora
ANIMATZEN ETA JOLASTEN
Pixilazioak stop-motion teknika erabiltzen du argazkiz argazki pertsonekin animazioak sortzeko panpinak edo bestelako objektuak erabili beharrean. Beraz, zu zeu izango zara protagonista!

IZEN ANIMATUA - 6 urtetik gora
LETRAK DANTZAN ZURE BEGIEN AURREAN

Animazioan murgiltzen hasteko ariketa da hau. Bakoitzak bere izzena marraztu, apaindu eta margoztuko du gero mota ezberdinetako animazioak sortzeko. Ekintza erraza baina ikusgarria.
ROTOSKOPIA - 8 urtetik gora
ZEIN DA ZURE FILMERIK GOGOKOENA?
Aldez aurretik, hartutako fotogramak kalkatzen eta oinarritzat hartzen duen teknika da rotoskopia. Nahiz eta irudia aldatu eta gainetik modu aleatorioan marraztu, mugimendu naturala mantenuto dugu.
Zinemaren historian mitikoak diren eszenak geure modura animatuko ditugu.

TRAUMATROPOA - 4 urtetik gora
ZINEMA AURREKO JOSTAILU OPTIKOAK
Jostailu optimo hau gauzatzeko marrazki bana gingo dugu kartulinazko disko bateko alde bakoitzean eta, horretaz aparte, diskoaren ertzetan bi gomatxo jarriko dizkiogu. Gomei helduz bueltak emango diogu diskoari, horrela, mugimenduan, bi marrazkien artean irudi bakarra sortuko da gure begin aurrean.

CUT OUT SMARTPHONEAREKIN - 8 urtetik gora
MODU ERREZEAN ANIMAZIOAK SORTZEN

Pertsonai artikulatua sortuko dugu kartulina eta paperarekin. Behin eginda, gure smartphone-arekin, argazkiz argazki sortuko dugu animazio bat geure pertsonaia mugituz.