ZINEMA KONTZERTUA  +info

Zinetxiki Zinemaldiaren 5. edizioak Zinema Kontzertua Javier Salutregiren eskutik hasiko da Bilboko Arte Ederren Museoan, zinemaren historioaren lehen aroari omenaldia egiteko.

TEATRO PARAISO - Kubik  +info

Jolasgunean, kolore, forma eta bolumenak proiektatzen dituzte bi antzezlek, hasieran bakarrik dagoen zuriaren gainean sentimenezko unibertsoa marrazteko. Irudiak sortzeko eta begiratzeko plazera deskubritzen dute elkarrekin, eta aldi berean, ikusle txikiak bidaiatzera, jolastera, deskubritzera, irudikatzera eta amets egitera gonbidatzen dituzte. Haiekin, dena mugitzen da, dena aldatzen da!!

 

Irrika-baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudi museo txikiari bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentsibleak marrazten dituzten argiak, topaketa jostariak inspiratzen dituzten soinuak... mundu batek beste bati uzten dio bidea.

HORMAN POSTER - Itzalak figuratzen  +info

Historiako lehendabiziko marrazkia, Dibutades mitoan Plinio Zaharrak kontatzen duen eran, bere maitalearen irudiaren itzala lanpara baten argitara profilatzearen emaitza izan zitekeen. Objektua desagertzen denean, itzala da gure oroimenean mantentzen den irudia. Argia, irudia eta itzala. Itzalak bidelagun ditugu eta kontrasteen joko batean osatu egiten gaituzte.

Aurkezpen eszeniko honen xedea itzala irudi moduan arakatzea da eta, agian, gorputzaren, argiaren eta itzalaren arteko jokoaren bidez soilik posible den istorio bat kontatzea.

JORNADAS DE EDUCACIÓN AUDIOVISUAL   +info

Profesores de educación infantil, primaria, secundaria y bachiller.

 

Jornadas teórico/prácticas sobre  educación audiovisual. 

Un importante recurso académico que ayuda a mejorar la calidad de la enseñanza.

IMG-6457+22.jpg

ZINESKOLA ZINEMA, HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAT HEZKUNTZA TRESNA BAT.  +info

 

Zinetxiki Zinemaldia, Haur eta Gazteen Nazioarteko Zinemaldiak, Euskal Herriko ikastetxeei zuzendutako zinema eta hezkuntza egitarau bat garatzen du.


Zineskola, sentsibilizazioa eta baloreen hezkuntza lantzeko dispositibo didaktikoa berritzailea da, haur eta lehen hezkuntzako umeei zuzendua. Egitarau honen helburua, esperientzia zinematografikoa ardatz hartuta, ikasleei hezkuntza jarduera integrala eskeintzen da.

Ikastetxeek emanaldietako pelikulen inguruko gida eta gaiaren inguruko jarduera didaktikoak jasotzen dituzte haurrekin landu ahal izateko.