IKUS-ENTZUNEZKO HEZIKETA JARDUNALDIAK

Zinetxiki Zinemaldia Haur eta Gazteen Nazioarteko Jaialdiaren testuinguruan alfabetizazio mediatiko eta ikus-entzunezkorako ZINESKOLA programa garatzen da. Aurten programaren barnean Euskal Herriko irakasleei bereziki zuzendutako jardunaldi teoriko eta praktikoak eskainiko dira, irakaskuntzan ikus-entzunezko tresnen erabilerak eskaintzen dituen aukera anitzak jorratzekoak.

 

Jardunaldietako edukien helburua heziketa mediatiko eta ikus-entzunezkoa teknologiak gure eskura ipintzen dituen lengoaia berriak menderatu eta modu demokratikoan baitaratzearen garrantzia sozialaz jabetzeko lagungarri izango den funtsezko baliabide gisa ikusaraztea da.

 

Printzipio gako bat izango dugu abiapuntu, hots, XXI. mendeko eskolak gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin behar diela, eta heziketa mediatiko eta digitala erronka horietako bat dela ulertzen baldin badugu, ikus-entzunezkoak diziplinarteko gailu gisa eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan izan beharko ditugu, irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko baliabideak eskaini ditzakeena.

PROGRAMA (urriak 21 astelehena):

 

16:30

 

HEZTEKO ZINEMA. ZINEMA HEZIZ

Enrique Martínez-Salanova Sánchez

Aularia Aldizkariko Zuzendaria

 

Laburpena:

-Zinemak heziketan duen garrantzia aztertzea. Ikasgeletan zinema eta hartako teknikak aplikatzeko modua. 

 

-Zinemarako adoretu eta interesa piztea prestakuntza eta kulturarako tresna gisa, entretenimendutik hasi eta balioen ekoizpen eta transmisiora arte. 

-Zenbait zinema-segmentu ikusi eta aztertuko ditugu.

Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu

Enrique Martinez-Salanova hezkuntza arloan irakasle, pedagogo, antropologo eta teknologoa da. Sormenari eta hedabideei buruz ikertu eta argitaratzen du, funtsean komunikazioaren eta irudiaren teknologia berrien inguruan. 

Unitate didaktiko, gida eta lan-modulu asko diseinatu ditu Parke Tematiko, zinemako Erakusketa eta Museotarako, non hedabideek eta zinemak garrantzizko lekua duten.

 

www.educomunicacion.es

www.aularia.org

18:00

 

FIKZIO ZINEMATOGRAFIKO ETA TELEBISTAKOA IKASGELETAN: PROPOSAMEN DIDAKTIKO BAT

Guillermo Martínez Bárcena.

Kantabriako Unibertsitateko Zinema Gelako Zuzendaria.

 

Laburpena:

-Zinema eta telebista prestakuntza-eremu gisa.

-Irudian heztea eta irudiarekin heztea.

-Bideo-foruma. Ezaugarriak, metodologia eta proposamen didaktikoak.

-Balioetan eta giza eskubideei so heztea zinema eta telebistaren bidez.

Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu

Bi hamarkada baino gehiagoan Guillermo Martinez Barcenan bere heziketa arloko eginkizuna Zinematografiako Historia eta Estetikaren ikerketara, Zinemari buruzko azterketa eta gogoetara eta haien erabilerara bideratu du. Horretarako, mintegi eta ikastaroak eman ditu eta Kantabriako Unibertsitateko Zinema eta Filmoteka Aretoan horretarako programazio bat du finkatuta.

Ikastaroak ematen ditu eta prestakuntza-programak garatzen ditu unibertsitate ezberdinetan (Espainian nahiz nazioartean), ikus-entzunezko Alfabetizazioaren eta Prestakuntza Zinemaren esparruan. Gaur egun, zinema eta telebistaren Historiako irakaslea da Atlantikoko Europako Unibertsitateko Gizarte Zientzia eta Humanitateen Fakultatean.

 

PROGRAMA (urriak 22 asteartea):

16:30

TAILER LUMIÉRE MINUTUA

Iban del Campo Uribarrena.

Zinema zuzendaria.

 

Laburpena:

Lantegi praktikoa gutako bakoitzaren begirada zinematografikoa hezteko asmoz.

 

Gure telefono mugikorrekiko iraupen minutu bateko filmak filmatuko ditugu, oso laburrak, sare sozialetan dabiltzan ikus-entzunezko formatu berriekin bat.

 

Iban del Campo Uribarrena. Zinema zuzendaria eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea Mondragon Unibertsitatean, Huhezinema Euskal film laburren Jaialdiko sustatzaile eta antolatzailea da.

2001ean Sormenezko Dokumentalaren Masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bertan zuzendu zuen bere lehen film laburra. Urte askoan errealizadore lanetan aritu zen Canal Plus edo Cuatro telebista-kateetarako, besteak beste. 2007an Donostiara itzuli zen Euskal Telebistarako zenbait dokumental zuzentzeko. 2008an Limbus Filmak ekoiztetxea sortu zuen Harkaitz Canorekin. Bere filmografian aipagarri: Un tal Eusebi, 2003; Dirty Martini, 2009; Tigger!, 2016 eta Espedizio handia, 2018. Bere lehenengo metraje luzeko filma Glittering Misfits, 2019 Donostia Zinemaldian  aurkeztu izan da.  

18:00

 

ONDORIOAK ETA SOLASALDI IREKIA

 

Jardunaldiei amaiera emateko bertaratzen direnen eta hizlarien arteko solasaldi ireki bat proposatzen da, irakasleek egunero aurrez aurre dituzten erronkak baliozkotzeko ondorioak finkatzeko lagungarri izango zaiguna. 

© 2019 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.