BERRIAK

ZINESKOLA PROGRAMAK IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA BERRITZAILEA ESKAINIKO DU ZINETXIKI ZINEMALDIAREN 4. EDIZIOAN

Zineskola alfabetatze mediatiko eta digitalarako programak, Euskal Herriko irakasleei espreseki zuzendutako jardunal teoriko-praktiko batzuk eskeiniko dizkio ikastetxeetan heziketa mediatiko eta digitala lantzeko.

Horretarako, Zineskola honako partaideak izango ditu:

  • Enrique Martínez-Salanova. Irakaslea, pedagogo, eta hezkuntza teknologoa. Sormenaz eta hedabideaz ikerlaria.

  • Iban del Campo. Zinemagilea. Ikus-entzunezko Komunikazioa irakaslea Mondragon Unibertsitatean.

  • Guillermo Martínez. Kantabriako Unibertsitatearen "Aula de Cine"-ko zuzendaria. Prestakuntza programak ematen ditu Zinegintza baliabide gisa ikasgeletan.

  • Maider Fernández Iriarte. Hezitzailea eta zine zuzendaria. "Teoría y práctica del Documental Creativo" irakaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

 

Jaurnaldian parte hartzeko interesa duten Haur, Lehenego eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek, izen-orria bete beharko dute.

ZINETXIKI ZINEMALDIAREN LAUGARREN EDIZIOAK 2019KO SAIL OFIZIALERAKO FILMAK AUKERATUKO DITU.

Zinetxiki - Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdia 2019ko maiatzaren 24an idxi zen. Batzorde Antolatzaileak ehun herritik jasotako 2.000 hautagaitzen artean zinemaldiaren sail ofiziala osatuko duten eta uriah erakutsiko diren lakan aukeratuko ditu.  

Txostena deskargatu

ZINETXIKIREN HIRUGARREN EDIZIOAK, PUBLIKO GAZTEENARI ZUZENDUTAKO ZINEMA PROPOSAMEN ZABALA ETA ANITZA DAKAR

  • Urriaren 27tik azaroaren 11ra bitartean izango du leku Bilbon Haur eta Gazteentzako Zinemaldiaren hirugarren edizioak.

 

  • Besteak beste, Australia, Polonia, Kanada delta MExikotik jasotako 138 pelikulek hartuko dute parte zinemaldiaren atal ofizialean.​

  • Zinemaldiak ikusentzunezkoaren aldeko apustua egiten du hezkuntza tresna gisa erabiliz, gazteen artean audientzia berrien sorkuntza eta ikusentzunezko alfabetizazioa sustatuz.

Urriaren amaneran itzuliko da ZINETXIKI ZINEMALDIA, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldia. Hirugarren edizio honetan eskaintza zabala eta askotarikoa izango da: estreinaldiak, animaziozko film laburrak, fikzio-filmak, mundu osoko zine-eskoletako ikasleen lanak, errealizadore gazteen lanak, telebistako film eta telesaioak. Bi astetan zehar, ikusleek sormenez betetako zinema eskaintza anitza eta harrigarriaren magiaz gozatu ahal izango dute.

kartela_zinetxiki_2018_CON LOGOS.jpg

ZINETXIKI ZINEMALDIAK HIRRUGARREN EDIZIOKO KARTELA AURKEZTU DU

Joan den urriaren 5ean, ZINETXIKI ZINEMALDIA, Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren 2018ko edizioaren kartela aurkeztu zuen.

Zinemaldia urriaren 27tik azaroaren 11ra bitartaan ospatuko da. Asteburuetan, sekzio ofizialean lehiatuko diren pelikulak emango dira jaialdiak Bilbon izango ditje egoitzetan; Arte Ederretako Museoaren areto nagusia, Institut Français eta EITBko Multibox aretoan. Zinemaldian zehar, ETB3 kateak Zinetxikiko atal ofizialezn lehiatzen diren zenbait pelikulen emanaldia eskeiniko du.

Azaroaren 7, 8 eta 9an, gazteen nazioarteko lehiaketa ataletako pelikulak emando dira Bilboko Arte Ederren Museoan.

Kartela deskargatu

PRENTSA-KONTATUA

Bereizmen handiko irsdi edo bideorik behar izanez gero, Begira Elkartearekin harremanetan jarri mesedez:

Email: komunikazioa@begira.eu

Telefonoa: +34 944 050 565

© 2019 Zinetxiki Zinemaldia. All rights reserved.