EITB
Hauek dira abenduaren 26 eta 27 eta urtarrileko 2 eta 3an proiektatuko diren filmak
Fikzioa
1’ 45” UKRANIA, Euskera, azp.: Gaztelania
Anastasia Shinkarenko
Vasilisak oilo txiki bat ezagutu du, eta lagun bereizezin bilakatuko dira. Beren adiskidetasunaren proba gaindituko al dute?
Animazioa
2’ 09" KANADA, Elkarrizketarik gabe
Merick Cormier
Eltxo bat berria zaion mundu bat arakatzen ari da eta, bat-batean, igel goseti bat ezagutzen du.
Animazioa
3' 01" ERRESUMA BATUA, Elkarrizketarik gabe
Amber Grange
Kolorerik gabeko mundu batek miseria sorrarazten duenean, Reggie txikia zoriontasuna bilatzeko misio batean murgiltzen da. Baina, noraino heda dezake?
Animazioa
5’ ESPAINIA, Elkarrizketarik gabe
Aitor Herrero
Toc historiaurreko gizon bat da, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duena. Maitasun istorio zinez hunkigarria biziko du, horrenbeste, ezen gaurdaino oroitua izango baita.
Animazioa
2’ 22" ALEMANIA, Elkarrizketarik gabe
Paul Drey
Pit moda, genero eta sexuarekin borrokan ari da eta ez da erabaki hori bakarrik hartzeko gai. Zer esan dezaket nire kamisetan hiruki arrosa bat ipiniz*?
Fikzioa
5’ 29" ESPAINIA, Elkarrizketarik gabe
Virginia Lubián Egido
Istorioa eskolan hasten da, non ikasleak jolasean edo lanean ari baitira; haatik, badirudi mutiko bakarti samar bat dagoela. Bat-batean, eszenarioa aldatu egiten da eta zirku batean sartuko gara bete-betean, non artista handiak ezagutuko baititugu.
Animazioa
7’ 20” TXINA, Euskera, azp.: Gaztelania
Su Donghai
Erregeak lehiaketa bat egin du bere alaba saguzalearentzako senar onena bilatu asmoz. Hainbat txandatan proba egin ostean, azkenik bikote perfektua aurkitu zuen.
Fikzioa
1’ 16" FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe
Jean-Marie Villenueve
Neskato txiki bat bere aitarekin pentsatzen ari da.
Animazioa
3’ 17” AEB, Elkarrizketarik gabe
David Burgis
Gazte bat bere anaia nagusiak ikusi duen beldurrezko film batekin horrenbeste izutu da ezen gauez ezin baitu lorik egin.
Animazioa
2’ 40” AEB, Elkarrizketarik gabe
Tim Maloney
Ikuskizun herrikoi hau erleen estalketa dantzan oinarritzen da. Zure behatzak aurkituko dituzu eta zure garuna lotura hori zehazki nondik datorren bilatuz.
Animazioa
4’ 24” AEB, Elkarrizketarik gabe
Jonathan Galland
Gazte bat bat-batean irudizko mundu eder batean murgiltzen da. Leku liluragarri hori arakatzen ari den bitartean, bere jantziko xingola luzea harrapatuta geratzen da, bera eutsiz. Askatu asmoz xingolatik tiraka dagoen bitartean, zeharo ustekabekoa zaion bidaia bat abiatzen da.
Animazioa
4’ 22” FRANTZIA, Elkarrizketarik gabe
Paul-Louis Aeberhardt
Dinosauroek ilargian lehen urratsak ematen dituztenean, asteroide erraldoi bat Lurrerantz doa. Lurrean, JASA (Jurassic Aeronautics and Space Administration) aktibo dago, hondamendiak ekiditeko...
Animazioa
1’ ARABIAR EMIRERRI BATUAK, Elkarrizketarik gabe
Danis Jalil, Josep Calle
Guztiok dakigu berotze globala mehatxu handia dela gure ama lur ederrarentzat. Mesedez, salba ezazue gure planeta beranduegi izan baino lehen!
Animazioa
4’ 53” INDONESIA, Elkarrizketarik gabe
Nandira Yuvi Deandra & Calita Hin
Ama untxi batek eskolaren ondoren bere hartz semearekin opiltxoak jango dituela zin egin du. Semeak nahi dituen opiltxoak jan ote ditzake ama honek?
Animazioa
7' 20" IRAN, Elkarrizketarik gabe
Mohsen Rezapour
Planeta ezezagun misteriotsu batean, untxi baten antza duen izaki bat irentsi egin dute; baina hori ez da istorioaren amaiera.
Animazioa
2’ 35” ERRESUMA BATUA, Elkarrizketarik gabe
Alistair Kerr
Davy pinguinoak abesti eskoziar zaharrak kantatzea atsegin du eta Internet bidez egiten ditu bere erosketa guztiak, baina bere tokiko dendara joan behar du esnerik gabe geratu baita.
Animazioa
2’ 30" ERRESUMA BATUA, Elkarrizketarik gabe
Devon Short
Inpresari erretiratu batek bere biloba antzoki zaharrean barnako ibilbide magiko batera darama.
Animazioa
6’ 13” BULGARIA, Elkarrizketarik gabe
Roza Kolchagova
Horren gertuko eta egiazkoa istorio honek pentsarazi egingo ditu: Zer galtzen dugu gure etengabeko bizitza okupatuan? Eta zer sakrifikatzen dugu hiri handira aldatzen garenean bizitza hobe baten bila.